Irungo eta Berako Arkupeak elkarteak omenaldia eskainiko dio otsailaren 3an Maria Irigoien Azkonari, urtetan elkartearen Berako delegatua izandakoari, bi herrietako erretiratuen bestaren barrenean. Beran bilduko dira egun horretan. Irunetik etorri behar diren bazkideen autobusa 11:15ean abiatuko da. Eguerdian, aurten hildako bazkideen omenez meza emanen da Berako elizan eta ordubata terdian, Zalain jatetxean bazkaria izanen dute, honako menuarekin: Foie-moussea, arrain pudina, frito bereziak, ziza gainerreak, arrain zopa, legatza erromatar erara, limoi sorbetea kabarekin, azpixuna guarnizioarekin, bortz lagunendako cava botila, eta postrerako moka tarta izozki eta txokolate beroarekin. Dena, ardo, ur, kafe eta kopa arruntarekin hornitua..
Aipatzekoa da, bazkal ordua baino lehenxeago, autobusak Irungo kideak eramanen dituela Zalainera Ansonea paretik eta gero, Berako bazkideen bila etorriko da. Irungo bazkideek beheitiko solairuan bazkalduko dute eta Berakoek goitikoan.
Arratsaldeko 17:00etatik 19:30era dantzaldia izanen da. Bazkarirako izen emateko epea urtarrilaren 19tik 26ra irekiko da eta 25 euro ordaindu beharko da,