Goizuetara mendi irteera antolatu du Agerra taldeak urtarrilaren 27rako

TTIPI TTAPA 2008ko urtarrilaren 17a

Beratik eta Agiñatik oinez joateko eta autobusez joateko aukera izanen da

Urtarrilaren 27an, igandean, Bea-Goizueta mendiz ibilaldia antolatu du Berako Agerra Mendi taldeak, azkeneko urteetako ohiturari eutsiz Mendizaleei hainbat aukera eskaintzen dizkie Agerra Mendi taldeak. Lehena, Beratik Goizuetara dena oinez egitea, sei bat orduz. Honetarako, Irteera Agerratik goizeko 7etan eginen da. Bertze aukera, Lesakako Agiñako kaxkotik Goizuetarako ibilaldia egitea izanen litzateke, lau bat orduz oinez lasai. Kasu honetan, autobusa goizeko 8:15etan aterako da Agerratik Agiñara. Azken aukera, mendiz joan ezin direnentzat, autobusa goizeko 11etan aterako da Agerratik Goizuetaruntz. Urtero bezala ere, han Goizuetan, bazkaria eta bazkalondoa izanen da "Umore ona" elkartean eta ondotik, etxerako itzulera autobusez.

Izen ematea ilbeltzaren 24a baino lehen

Autobusa eta bazkaria astiarekin antolatu ahal izateko izen ematea ilbeltzaren 24a, ortzeguna baino lehen egin behar da, Agerra mendi elkartean edo honako Berako telefono honetara deituz, gauez: 948 630362.

Loro, Zubi eta Xabiren familiakoen eskertza

Bertze aldetik, Luis Mari Pikabea, Xabiertxo Zubieta eta Xabi Saralegiren etxekoek, Beratik, Arantzatik, Lesakatik Bere esker ona adierazi nahi diete urte-mugako omenaldian eta mendi laisterketan lan egin, lagundu edota parte hartu duten guziei. Beraz, familiaren partetik mila Ester.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun