Bortzirietako eskuz banakako txapelketa azken txanpan sartua da

TTIPI TTAPA 2008ko urtarrilaren 15a

Zenbait kategoriatan, final laurdenak eta finalerdiak jokatuko dira aste honetan

Asteburu honetako jardunaldiaren ondotik, azken txanpan sartua da Bortzirietako zazpigarren eskuz banakako txapelketa. Astearte honetan, ilbeltzaren 15ean, Alebin B mailako final laurdenak jokatuko dira Igantziko pilotalekuan, arratsaldeko 17:00etatik aitzinera. Igantziko Biltokiko Eneko Esparza, Lesakako Arkupeko Ander Legasaren kontra ariko da; Ondotik, Arkupeko bi pilotari izanen dira aurrez aurre: Aitor Altzugarai eta Ibon Txoperena. Arkupeko bertze pilotari batek, Etxalarko Altxatako Goiatz Jauregi izanen du arerio eta azken final laurdeneko partidan, berriz ere bi lesakar ariko dia nor baino nor: Xabi Etxenike eta Jon Ubiria.

Asteazkenean, ilbeltzaren 16an, arratsaldeko 17:30ean Etxalarren jokatuko dira hiru partida. Aurrebenjamin A mailan, Altxatako Aritz Irazoki eta Eneko Sanzberro ariko dira eta infantil B mailan ere, bi etxalartar, Aitor Danboriena eta Unai Altzuguren ariko dira. Infantil A mailan, Altxatako Beñat Maia, Arantzako Ekaitzako Markel Jorajuriaren kontra ariko da.

Ortzegunean, ilbeltzaren 17an, Lesakan, Beran eta Igantzin jokatuko dira partidak. Lesakan, arratsaldeko 18:00etatik aitzinera, benjamin A mailako hiru partida jokatuko dira: Gure Txokoako Harri Maritorena, Ekaitzako Xabier Tabernaren kontra; Ekaitzako Andoni Taberna, Arkupeko Beñat Konderen kontra eta Arkupeko Urki Txoperena, Biltokiko Oihan Canabalen kontra. Beran, arratsaldeko 19:30ean hasita, kadete mailako bi partida jokatuko dira. Biltokiko Iker Rojo, Arkupeko Oihan Olaizolaren kontra eta Arkupeko Josu Sanjurjo, Gure Txokoako Luka Remiroren kontra. Igantzin, arratsaldeko 6etan, alebin A mailako finalerdietako partida jokatuko dute Gure Txokoako Beñat Mitxelenak, Arkupeko Jon Olaizolaren kontra.

Heldu den larunbat goizean, ilbeltzaren 19an, finalerdietako hainbat partida jokatuko dira Beran eta Lesakan, goizeko 10:00etatik aitzinera. Beran, Benjamin B mailako bi finalerdiak jokatuko dira: Biltokiko Enaitz Telletxea, Altxatako Jon Iparragirreren kontra eta Altxatako Ixaka Labadie eta Andoni Iribarrenen arteko partida. Alebin B mailako finalerdian, Eneko Esparza eta Ander Legasaren arteko partidaren irabazlea, Joel Oronoz eta Goiatz Jauregiren arteko irabazlearen kontra ariko da. Jardunaldiko bertze bi partida ere jokatuko dira Beran: Infantil A mailan, Biltokiko Mikel Begino, Arkupeko Unai Zamoranoren kontra eta kadetetan, Arkupeko Mikel Maia, Biltokiko Iker Rojoren kontra. Lesakan, Aurrebenjamin B mailako bi finalerdirekin hasiko da jaialdia. Bietan, pilotari lesakarrak izanen dira aurrez aurre: Aimar Otxoteko, Jorge Agirreren kontra eta Julen Otxoteko, Jon Leizaren kontra. Alebin B mailako finalerdian, Aitor Altzugarai eta Ibon Txoperenaren arteko partidaren irabazlea, Xabi Etxenike eta Jon Ubiria artekoaren irabazlearen kontra ariko da. Alebin A mailanko finalerdian, Biltokiko Unai Telletxeak, Gure Txokoako Iñigo Martinezen kontra jokatuko du. Benjamin A mailako partidan, azkenik, Bitokiko Oihan Canabal, Gure Txokoako Peio Migelenaren kontra ariko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun