Gobernuak emandakoa bakarrik jasoko dute udal hautetsiek

TTIPI TTAPA 2008ko urtarrilaren 14a

Zinegotzi bakoitzak joaten den pleno bakoitzeko 20 euro hartuko ditu

Abenduko udal informazioa banatu zen herriko etxe guzietara eta bertan agertutako berri batzuetan oinarrituko gara hurrengo lerroetan. Joan den azaroaren 5ean eginiko plenoan, bertze puntuen artean udalkideen lansariei dagokiona erabaki zen. Udaleko alkate eta zinegotzien ordainsarirako erabiliko den dirua Nafarroako Gobernutik espreski udalkideei ordaintzeko ematen duten dirua erabiliko da eta ez da Udaleko dirutik deus hartuko legealdi honetarako. Zinegotzi bakoitzari joaten den batzar edo pleno bakoitzeko hogei euro emanen zaizkio. Gainerako dirua alkateak kobratuko du, ematen duten diru guzia aprobetxatuz, bertzela ez baitute sosik ematen. Bertzalde, Arantza Aintzinerako zinegotziek eta alkateak kobratuko duten diruaren zati bat edo dena Udalari emanen diote donazio moduan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun