Toki-Onako zozketa

TTIPI TTAPA 2008ko urtarrilaren 14a

Abendu hasieran erre zen Etxalarko Oiarburu baserriaren alde Toki Ona Institutuak abiatutako zozketa egin zen joan den lehengo astean. Eskualdeko denda eta komertzioetatik pasa ziren borondatea eskatuz eta lortutakoarekin bortz lote osatu zituzten. Zozketaren arabera, hauk dira sarituak: lehengo lotea 4.244 zenbakiarentzat, Berako Jaione goxotegian saldua; bigarren lotea 2.315rentzat, institutuan eta Lesakan saldua; hirugarrena 2.023 zenbakiarentzat, institutuan eta Sunbillan saldua; laugarrena 2.572 lotearentzat, Berako Goia dendan saldua; eta azken lotea, 4.120 zenbakiarentzat, Lesakan saldua. Zenbaki saritua duenak dei dezala 948 625000ra (15:00ak arte) edo 948-630629ra (15:00etatik aitzinera).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun