Hiru urtez jarraian biztanle kopurua handitu ondoren, 2007ko urtarrilaren 1eko datuen arabera, Beran biztanleria murriztu egin da. Zehazki, azkeneko urtean 43 biztanle gutxiago daude. 2004an 3.659 biztanle zeuden herrian, 2005ean 3.666 eta 3.727 biztanle 2006ean. Orain 3.684 bizilagun daude herrian, aurreko urtean baino %1,15 guttiago. Eskualdeari dagokionez, biztanleria ez da igo. Guztira 46 bizilagun gehiago daude. Gainera, biztanleria zahartzen ari da, adinaren piramideko goiko zatia handituz.