Berako Udalak erabilera erlijiosoa duten eraikin eta ondasun publikoak eta egoera berdinean edo antzekoan dauden eraikinak pribatizatzea galarazteko beharrezkoak diren prozedura legal guztiak eginen ditu. Uharteko Udalak izaera publikoko eraikin erlijiosoen eta Nafarroako herrien beste propietateen Defentsaren inguruan bidalitako mozioa onartu du Berako Udalak. Mozio honen aurrean EAEk aldeko lau botu eman zituen eta gainerako taldeak abstenitu ziren. Gainera, Hipoteka Legeari jarraituz, oraindik erregistratu gabe dauden eta Elizak pribatizatu ditzakeen eraikin, ermita, hilerri, etxe eta gainerako jabego publikoak ondasun publiko bezala eta Berako Udalaren izenean jarriko dira. Akordio hau Nafarroako Gobernua, Parlamentua, herria eta Uharteko Udalari helarazi zaio.