Abenduaren 15ean eta 19an herri eskolako lagunek antzezlanak erakutsiko dituzte

TTIPI TTAPA 2008ko urtarrilaren 9a

Urtero bezala, eskolako lagunak Eguberrietako oporren aitzineko antzezlanak prestatzen ari dira. Abenduaren 15ean eta 19an lau antzezlan eginen dituzte eskolan. Lehenengo saioan, Etxalar, Igantzi eta herriko ikasle eta irakasleen aitzinean eginen dituzte. Bigarren emanaldia, abenduaren 19an, 17:00etan gainerako herritarren aitzinean. Haur Hezkuntzako gaztetxoek koreografia prestatu dute. Lehen Zikloko lagunek, «Gaixo tranpatia» lana taularatuko dute, bigarren eta 3. Ziklokoen antzezlana «Aukera berdinak» da eta azkenik, DBHko taldeak «Bi argi piztuta» antzeztuko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun