Ortzegunerako bilera deia egin du Ekaitzak pilotari gazteen gurasoei zuzendua

TTIPI TTAPA 2008ko urtarrilaren 9a

TTIPI TTAPA

Azaroaren 20an Bortzirietako binakako txapelketaren finalak jokatu ziren. Herriko pilotari gazte talde bat parte hartzen aritu da Ekaitza elkartearen izenean. Ekaitza elkarteko batzordeko kirol taldeak bideratzen du informazioa eta gisa berean, talde honetako arduradunak, pilotari buruzko informazio bideratzen die gazteei eta gurasoei. Lan handia da eta ardura hori Ekaitzaren eta gurasoen artean banatzeko, bilera deialdia egin du elkarteak. Pilotari gazteen gurasoei bereziki zuzendutako bilkura ortzegun honetan izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun