Berriemaile berria 2005erako

TTIPI TTAPA 2008ko urtarrilaren 9a

2005eko lehenbiziko aleaz geroztik Igantziko berriak bertze berriemaile batek emanen ditu. Hala espero dute behinik behin Ttipi-ttapako aldizkariko arduradunek, betebehar horretarako norbait bilatzea. Izan ere, aspaldiko urte hauetan aritu den Oskar Txoperena berriemaileak utzi eginen du zeregin hori urtea akautzen denean. Lan hori gustora eginen zenukeela noizbait pentsatu baldin baduzu, jo ezazu beldurrik gabe Ttipi-ttapara, han emanen baitizkizute behar diren xehetasun guztiak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun