Bortzirietako Txapelketa

TTIPI TTAPA 2008ko urtarrilaren 9a

Gazi-gozoa izan da Igantziko pilotarientzat Bortzirietako Binakako Txapelketaren akabila. Izan ere, alde batetik poztekoa da 9 finaletatik 6tan igantziarrak egotea, baina 6 final horietan txapel bakarra lortu izanak ez zituen bertara joandako herritarrak sobera gustora utzi. Zer eginen da!. Diogun bezala, Imanol Goienetxek irabazitakoa izan zen lortutako txapel bakarra, baina finala jokatu zutenak ere aipatuko ditugu, ttikienetatik hasita: Joseba Bertiz eta Eneko Esparza, Unai Telletxea eta Mikel Begino, Asier Sein eta Adur Yanci, Aitor Begino eta Iker Sein, Beñat Txoperena (Mikel Kanpo itturendarrarekin aritu zen) eta lehen aipatutako Imanol Goienetxe (Andoni Martinez beratarrarekin). Orain banakakoan herriko 19 pilotari hasiak dira joan den igandeaz geroztik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun