Gogotik egin behar izan du lan herriko Euskara Batzordeak hurrengo egunetan izanen diren ekitaldiak antolatzeko. Hilabetean behin biltzen dira bere kideak euskararekin zerikusirik duten gaiak eztabaidatzeko, baina garai honetan izaten da euren lana bistakoena. Ondoko egitarauan ikusiko duzuen bezala, mota guzietako ikuskizunez gozatu ahal izanen dugu herrian hurrengo egunetan:
Larunbata 4
17:00etan: Antzerkia Baratzondon. Azoka txontxongilo taldeak “Barne iluna”. 21:00etan: Antzerkia helduentzat Baratondon. Oraindik zehaztu gabeko antzeslana.
Igandea 5
20:30etan: Zinema Biltoki Elkartean. “Otsoen ituna”
Astelehena 6
15:00etatik 17:00etara: Herriko haurren eskulanen erakusketa. Ondotik berendua. 19:00etan, Erretorbaitan (zentroan): Askagintzak eskainitako hitzaldia: “Gazteak eta droga Euskal Herrian”.
Asteartea 7
19:00etan, Biltoki Elkartean: Herritarrei zuzendutako Bai Euskarari kanpainari buruzko hitzaldia. 21:00etan, Baratzondon: Lonely Star country musika taldearen emanaldia.
Asteazkena 8
Goizean Biltoki Elkarteak “Artzaintza igantziarrentzat” lemapean antolatutako erakusketa eta ekitaldiak izanen dira. Herriko dantzariak karrikaz-karrika ibiliko dira goizez eta arratsaldez talo, gazta eta sagardoa eskainiko dira.