Azaroaren 20an burutu zen Agiñako maldetan Lesakako bederatzigarren Rallysprint auto lasterketa. Eguzki Sport eskuderiak antolatutako lasterketa honetan 79 auto gidarik parte hartu zuen. Horien artean, ustekabea eman zuen Mitsubishi Lance Evo autoa gidatzen zuen Ramon Apalantzak eta garaipena eskuratu zuen. Bigarren izan zen faborito nagusia eta joan den urteko irabazlea, Josetxo Zapiain, Renault Maxi Megane autoa gidatuz. Podiuma, BMW M3a gidatzen zuen Bernardo Zozaiak osatu zuen.