Nafarroako Gobernuko Kirola eta Gazteria Sailak, bigarren urtez “Emakumea eta kirola” kanpaina antolatu du. Aurten Azagra, Zizur, Burlata eta Beran martxan jarri da eta azaroaren 23an, Beran, 30 bat emakumek parte hartu zuen ekimenean. Kanpaina honetan, horretarako etortzen diren dietista profesionalek, emakumeak pisatu eta neurtzen dituzte beraien egoera fisikoa ezagutzeko eta loditasuna edo bertze arazoren bat daukaten jakiteko. Honetaz gain, Cecilia Gomez Vives dietistak aktibibate fisikoa, osteoporosia, menopausia, loditasuna eta emakumearentzako garrantzitsuak diren hainbat gaien inguruan hitzaldia eskaini zuen. Orokorrean, eta batez ere adinean gora doan jendearentzako ongi elikatzea eta kirola egitearen garrantzia azpimarratzea da kanpaina honen helburua.