Udalak babesa eskaini dio Euskaltegiari

TTIPI TTAPA 2008ko urtarrilaren 9a

2005erako aurrekontu proiektuan, Nafarroako euskaltegi eta gaueskolei diruz laguntzeko kontu sailean, %65,98ko diru murrizketa proposatzen du Nafarroako Gobernuak. Proposamen honen aurrean, Udalak bere kezka adierazi du Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza gutxitze horrek IKAko Bortzirietako Euskaltegiaren bideragarritasun ekonomikoa kolokan jarriko lukeelako. Beraz, Udalak, Bortzirietako Euskaltegiak gai honen inguruan aurkeztutako mozioa aho batez onartu du eta hemendik aitzinera ere IKAko Bortzirietako Euskaltegiarekin elkarlanean segitzeko eta beratar guztiei euskaltegiak eskaintzen dien zerbitzua babesteko asmoa adierazi du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun