Margari eta Igorri konpromisoz

TTIPI TTAPA 2008ko urt. 9a, 09:30

Unibertsitatean ezagutu genuen elkar. Ikasle borrokak bateratu gintuen. Nafar senak. Euskarak. Eta geroztik, tartean-tartean kointziditu dugu, han-hemen, konpromisoen harira: Euskal Herria eta euskara. Orain zu eta zure konpromisoa bahitu dituzte Igor. Egunkaria isilarazi zutenean aritu ginen eskuz esku, Margari.
Zestoa-Andoain-Bera-Lesaka bidea proiektu berri baterako ilusioz egin zenuen maiz, egin genuen. Berria etorri zen gero, gizarte honen konpromisoz, eta zu, bertze anitz bezala, burubelarri aritu zinen. Konpromisoa zurekin ere: Euskal Herria eta euskara. Zu ere, Igor bezala, bahituta eraman zaituzte.
Samina, amorrua, askatasun eza ditut barrenean. Zuen konpromisoa bahitu dute. Etxean behar duzuela eginen dut oihu, ozen. Zuekiko konpromisoz.

Jon ABRIL (Bera)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun