Oiarburu baserriaren aldeko zozketa egin da

TTIPI TTAPA 2008ko urtarrilaren 8a

Bildutako materialarekin 5 lote osatu eta 10.000 euro baino gehiago lortu dira

Abenduaren 9 eta 10 arteko gauean Etxalarko Oiarburu baserriak su hartu zuen tximista bat sartuta. Baserria erabat kixkali zen eta berehala herritarrak sentsibilizatu eta lanean hasi ziren. Ekimenetako bat Berako Toki Ona institutuko guraso elkarteak abiatu zuen. Eskualdeko denda eta komertzioetatik pasa ziren borondatea eskatuz eta lortutako emaitza izugarria izan zen.

10.610 euro lortu dira

Azkenean 5 lote egitea erabaki zuten batek dena eraman beharrean eta gutxi gora behera orekatu egin zituzten. Ardoa, likoreak, txanpaina, janaria, drogeri produktuak, arropa, galtzerdiak, oihalezkoak, boltsoak, lurrezko eltzeak, tdt, ispilu, lanpara, erlojuak…aunitz dira gaiak. Hasiera batean 10.000 euro lortzeko helburua jarri zuten eta horretarako 5.000 txartel salgai jarri zituzten, bakoitza 10 euroan. Azkenean, mila txartel baino gehiago saldu eta 10.610 euro lortu dituzte. Beraz, antolatzaileak kontent zeuden helburuak beteta

Zenbaki saridunak

Hauek suertatu dira saridun: 1. lotea: 4.244 Berako Jaione goxotegian saldua.
2. lotea: 2.315 institutuan eta Lesakan saldua.
3. lotea: 2.023 institutuan eta Sunbillan saldua.
4. lotea: 2.572 Berako Goia dendan saldua.
5. lotea: 4.120 Lesakan saldua.

Zenbaki hauetakoren bat izanez gero honako telefonoetara dei dezakezue: 948 625000 arratsaldeko 15ak arte eta 948 630629 handik goiti. Zorte on deneri!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun