Amaia Telletxea aranztarra Nafarroako euskal kantu txapelketaren finalean

TTIPI TTAPA 2008ko urtarrilaren 8a

TTIPI TTAPA

Bertze aldi batez, Amaia Telletxea aranztarra Nafarroako euskal kantu txapelketaren finalean ikusi genuen. Oraingo honetan, Fermintxo Gartxitorena berroetarra izan du lagun kantuan. Oskar Estanga gitarjolearekin, Amaia eta Mintxo bikoteak "Herensugea eta Gaston" izeneko kantu herrikoia kantatu zuen. Xabier Amuriza bertsolariaren hitzak ditu haur kantuak. Mutiloa Goitin eginiko kanporaketaren ostean, Doneztebeko Bordatxo dantzalekuan egin zen finalean parte hartu zuten azaroaren 27an. Zorionak!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun