Eskolako lagunek, abenduaren 15ean eta 18an antzezlanak taularatu zituzten

TTIPI TTAPA 2008ko urtarrilaren 8a

Haurren antzerki emanaldiaren irudi irrigarria. TTIPI TTAPA

Joan den alean aintzinatu bezala, aurten ere, eskolako haurrek jendaurrean antzezlanak erakutsi dituzte. Abenduaren 15ean eta 18an izan ziren emanaldiak. Hasiera batean, igandearekin egitekoa bazuten ere bigarren emanaldia, bertze arrazoi batzuk tarteko, larunbat arratsaldera pasa zuten jarduna. Etxalar eta Igantziko lagunen aitzinean asteazkenarekin egin zuten emanaldia. Gustora egon ziren egun batean eta bertzean hurbildutako ikusentzuleak. Dozenaka urteko ibilbidea badu herriko antzerkigintzak eta iraun dezala!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun