Urte bukaerako ohiko eginkizunak prestatu dituzte herritarrek

TTIPI TTAPA 2008ko urtarrilaren 8a

Tenorean-tenoreko berriak eta argazkiak erakusteko hamabortzeroko herriko ataltxo honetan, eguberri ukituko egunak gainean ditugula ezin aipatzeke utzi. Olentzeroak, eguberrietako kantuak eta urtearen bukaerako egunak prest dira herrian. Urteroko legez, eskolako lagunek beuren Olentzeroak atondu dituzte, eta eskolaz kanpoko kuadrilek ere, beurenak ateratzea espero dugu. Ortziralean, arratsaldeko lehen orduan, baserritarrez jauntzitako taldean herriko karrikak inguratuko dituzte kantu kantari. Kantuak buruan ez badira ere, partitura paperak banatzen dira eta edonork parte har dezake karrika bueltan. Soinulari eta guzi, kantuan eta eskean ibiliko dira abenduaren 24an. Gero merendua eginen dute eta olentzeroak ekarritako opariak irekitzeko, eguberri egun goizera bitarte zain egon behar! Hala ere, larunbata eguerdian, mezaren ondotik, olentzeroak bizkarrean hartu eta plazaldera kalejira izanen da. Urtero bezala jokoak egin ostean, olentzeroarekin kantu bana kantatuko dute olentzeroa egin duten talde bakoitzak. Aspaldiko ohiturari segida emanez, olentzeroak erreko dira gero. Suaren inguruan eta soinuaren laguntzaz korroan dantzatuko dute. Heldu den urtarrilaren 5ean, aspaldiko urteetan bezala, erregen kabalgata izanen da herrian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun