Olentzeroaren bestari astinaldi bat ematea erabaki dute antolatzaileek. Biltoki Elkarteak deituta bildu dira eta euren ustetan zozotu samarra dago azken urteotan Olentzeroren besta. Egoera horri erremedioa paratu nahirik, baliabideak handitzea eta orain dela zenbait urtera arte egiten zen lehiaketa berreskuratzea erabaki dute. Horretaz gain, betiko ibilbidea zabaltzea ere komenigarria iduritu zaie eta herriko itzuliaz gain Sarrola eta Elutseta auzoetara joanen dira olentzeroak. Oharrak zabaldu dituzte herri guzian barrena aurkezten diren olentzeroek irabazten ahal dituzten sarien berri emanez eta jendea animatuz. Ea onerako diren egindako aldaketak.