2005ean ur-hornidurarengatik ordaindu beharreko kopuruak onartu ditu Udalak. Etxeko erabilerarako lehenbiziko 40 metro kubikoengatik 5,65 euro ordainduko dira eta oinarri hori gainditzen duen metro kubiko bakoitzarengatik 0,24 euro gehiago. Hornidura zerbitzuaren eskuragarritasunarengatik 2,14 euro ordainduko dira eta erabilera industrialerako edo ureztatzeko metro kubikoko 0,30 euro. Etxeko erabilerarako ur-lotura 73,77 eurotan jarri da eta industria erabilerarako 183,25 eurotan. Ur kontsumorako behin behineko lotura 35,69 eurotan jarri da eta ur-kontadore berriaren prezioa 37,07 eurotan.