Ekitaldi berezia antolatu dute aurten herriko 13 ostatuek Eguberri egunerako. Ostatuan hartzen den trago bakoitzarekin txartel bat emanen da, bi lagunentzako Kubarako bidaiaren zozketan parte hartzeko. Zozketa goizaldeko 2etan eginen da eta saria jaso nahi duenak bertan egon beharko du. Elkarlanean ari dira herriko ostatuak eta aitzinera begira bertzelako ekitaldiak antolatzeko asmoa ere azaldu dute.