Abenduaren 29an eta 30ean Liburu Truke Azoka eginen da Kultur Etxean

TTIPI TTAPA 2008ko urtarrilaren 8a

Abendua literaturaren hilabetea izaten da Beran. Ekitaldi desberdinak izan dira aurreko astetan (hitzaldiak, Gure Txokoa Ipuin Lehiaketa…) eta urteari akabera emateko, Kultur Batzordeak Liburu Truke Azoka antolatu du iaz bezala. Horrela, abenduaren 29a liburuak, ipuinak, komikiak, eta bertze irakurgaiak ekartzeko izanen da eta 30ean 17:00etatik 20:00etara kultur etxeko erakusketa gelan truke azoka garatuko da. Liburu, ipuin edo komiki bakoitzaren truke bale bat jasoko dute ekartzen dutenek eta honek bertze batengatik trukatzeko aukera emango du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun