Altzateko komertzianteek ekimen berexia antolatu dute abendurako. Jende aunitzek oraindik etxean pezetak badituela ikusita, abenduaren 15etik urtarrilaren 10era bitartean pezetatan erosketak egiteko aukera eman nahi dute. Horrela, edozein artikulu edo zerbitzu pezetatan ordaintzen ahal da eta dendariek kanbioak eurotan emanen dituzte. Pezetak produktuez gain, baleekin trukatu daitezke.
Ekimen honetan kafetegia, estankoa, janaridenda, ileapaindegi eta estetika zentrua, loredenda, gozotegia, haur arropadenda, jatetxeak, kiroldendak, argazki denda, bidai agentzia, menaje eta elektragailu dendak eta ostatu desberdinak parte hartzen ari dira.