Gure zonaldean «behar den bezalako» ikastetxe nagusi bat sortzeak hezkuntzaren monopolizaketa suposatuko luke, gurasoek, monopolioatik at, euren seme-alaben hezkuntza eredua aukeratzeko eskubidea erabat ezeztatuko lukeena. Beraz, «Labiaga» eta «Toki-Ona» proiektuen artean aukeratu ahal izatea abantaila da guztiontzat.
Bestalde, Labiaga Ikastola legeztatzearen ezintasuna Nafarroako Gobernuari eta zenbait herritarrei zor diogu, Ikastolaren eskubideak zapaldu baino zapalduago agertzen zaizkigularik.
Hezkuntza baliabideei dagokienez, Labiaga Ikastola 3-16 urte bitartean guztiz euskalduna da eta betidanik dibertsitatea landu izan da.
Zailtasunak dituzten ikasleek laguntza eta arreta berezia jasotzeko aukera dute alegia. Ikasleak orohar ongi atendituak daude eta ez dugu uste ikasle kopuru handiak heziketa hobea ziurtatuko digunik.
«Labiaga» eta «Toki-Ona» proiektuek planteiatzen diguten egoera edo arazoa batzuen hitzetan, osotasunean hartu ahal izateko edo moldatu ahal izateko, guraso orok gure seme-alaben hezkuntza eredua aukeratzeko eskubidea izan beharko genuke, baldintza berdinetan guztiok, Nafarroako Gobernuaren eta gure herrietako Udalen babespean. Tamalez hau ez da errealitatea, Labiaga Ikastolaren alde gaudenok «arazo bat» baikara.
Bukatzeko, guraso aunitz behar eta nahi duguna eskatzeko kapaz gara eta ez gaituzte ez aditzen ezta errespetatzen ere. Ez gu, ezta gure umeak ere, batipat gure ustez publikoak diren eremuak (kiroldegia, parke txikia, Altzateko frontoia adibidez) debekatzen saiatzen zaizkienean, Labiaga Ikastolan partaide izateagatik.
Hitz egin beharko genuke bai, denok eskubide, baldintza eta erraztasun berdinak izanda.
Zein da UPN-k Labiaga Ikastola deusezteko duen interesa haundia?
Asier Senper Mazizior, Ainhoa Senper Mazizior eta bertze guraso eta ikasle ohiak