Baietz taldeak irabazi du Berako Toki-Ona kiroldegiak antolatutako Gabon Kopa futbito txapelketa. Asteazken arratsean jokatutako final estuan Baietz taldeak 3-2 irabazi zion Zurrut taldeari.
Baietz talde txapeldunean Aritz Perez, Rafa Criado, Joseba Petrirena, Jon Altzuguren, Jose Luis Tapia, Joaquin Rico, Iñaki Endara, Sabino Gomez eta Iñigo Telletxea aritu dira eta finaleko goleatzaileak Aritz Perez, Jon Altzuguren eta Sabino Gomez izan ziren. Zurrut taldean, berriz, Matias Telletxea, Andoni Larrañaga, Asier Larrañaga, Mikel Larretxea, Josu Irazoki, Iñaki Irazoki, Julen Kapdeki, Oskar Urkiola eta Xuxter aritu dira. Finaleko bi golak Iñaki Irazokik eta Oskar Urkiolak egin zituzten.
Kosta de Marfil hirugarren
Final nagusiaren aitzinetik, hirugarren posturako lehia izan zuten Kosta Marfil eta Ya te ga taldeek. Partidu honetan, Kosta Marfil nahiko aisa nagusitu zen, 8-3. Kosta Marfilgo Jon Bilbok hiru gol egin zituen, Aitzol Irizar eta Aritz Arbelaitzek bina eta Igor Pandok bat. Beraiekin batera, Fernando Gomez, Iñigo Zelaieta, Iban Tapia, Lino eta Beñat Taberna aritu dira. Ya te ga taldeko Iñigo Retegik, Ander Errandoneak eta Ina Lasagak egin zituzten golak eta beraiekin batera, Ibon Bereau, Miguel Solano, Txomin Elgorriaga, Mikel Txuguren, Fernando eta Josu Zelaieta aritu ziren.
Banakako sariak
Taldeei emandako sariez gain, banakako bertze sari batzuk ere banatu ziren. Honela, finaleko jokalari onenaren saria Zurruteko Andoni Lasagak eraman zuen; txapelketako golegile nagusiaren saria Baietz taldeko Aritz Perezek eskuratu zuen eta atezainik onenaren saria Zurrut taldeko Matias Telletxeak.