Abenduaren 15eko irudia duzue hau. Xorroxin irratiak urtero bere laguntzaile eta kolaboratzaileei bazkari batera gonbidatzen die. Bailaraz-bailara txandakatuz egiten da, eta aurten Arantzan antolatu da. Aterpen 60 bazkaltiar bildu ziren. Bazkaria eta giroa zinez onak izan ziren. Bazkalondoan Ibanek bertso bat kantatu zuen eta Xabierrekin batera Mari Karmen Xorroxineko esatari eta lehendakariari oroigarri bat eman zieten Aterpekoen izenean. Xorroxinen partetik «Esker mile!».