Ilbeltzaren 17an, 18an eta 19an inauteriak ospatuko dira

TTIPI TTAPA 2008ko urtarrilaren 2a

Eskolako lagunek bortz antzezlan taularatuko dituzte hilaren 11n

Gibelean utzi dugu urte zaharra. 2008a abiatu bertzerik ez dugu egin. Gaurkotasunak ez du etenik eta aitzinera begira badugu zer kontatu atal honetan. Hasteko, herriko gazte talde bat inauteriak antolatzen ari da (mozorro zuriak). Aurten aski goiz ditugu, Eguberrietako egunak akautu bezain laster urteroko mozorroaldia ailegatuko da. Aldi honetan hilaren 17, 18 eta 19an eginen dira. Mozorro zuri gazte eta gaztetxoak (eskolakoak) etxez etxe eta baserriz baserri puxka-puxka eskean ibiliko dira. Gainerakoan egitaraua oraindik eskuetan ez badugu ere, ohiko ekitaldiekin iraganen dira. Hurrengo alean xehetasun gehiago.

Antzerkiak

Heldu den urtarrilaren 11n hitzordu polita dugu eskolako gimnasioan. Abenduaren 15eko ekitaldia bertan behera gelditu ondoren, datorren larunbatean zortzi bortz antzezlan ikusgai izanen dira eskolan. Abenduaren 12an inguruko herrietako eskolakoen aitzinean bortz taldek euren lanak erakutsi zituzten. Orain, hilaren 11an, eta 16:00etatik aitzinera gonbidatuak gaude.
Bertzalde, eskolako zarearen zenbaki saritua 8.665 izan da eta dagoeneko zenbaki hori atera da. Zare eder horrek jabea badu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun