Olentzerori ongi etorri beroa

Utzitako argazkiak 2008ko urtarrilaren 2a

TTIPI TTAPA

Abenduren 24an Olentzero gurekin izan genuen. Urte zaharra agurtu eta urte berria hasi dugu dagoeneko. Orain, Eguberriei akabera emateko, Erregeei ongi etorria ematea gelditzen zaigu. Urtero bezala, Errege Kabalgata Altzatetik Herriko Etxeko Plazara abiatuko da. Jaiotza biziduna Eztegara pilotalekuan izanen da eta erregeek herriko karrika desberdinak zeharkatu ondotik Herriko Etxeko Plazan Berako haurrei harrera eginen diete. Kabalgata atera aurretik, 15:30etik aitzinera, pajeak herriko karriketan ibiliko dira guztion gutunak jasotzen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun