Bortzirietako Haur eta Gazte ipuin Lehiaketako sariak

TTIPI TTAPA 2008ko urtarrilaren 2a

Abenduaren 14an Liburutegian egindako ekitaldian banatu zituzten Bortzirietako Haur eta Gazte Ipuin Lehiaketako sariak. Aurkeztutako lanen kalitatea aztertu ondotik sari batzuk Beran gelditu ziren. DBHko 1 eta 2. mailakoen artean, Berako Jon Iturriaren Maiatzak 27 idazlanak jaso zuen lehenbiziko saria; bigarren saria Garazi Conderentzat izan zen, Rubanako liburu beltza lanarengatik eta hirugarrena Patrizia Etxegaraientzat. Holandako hamabi mutilak ipuinarengatik. Hirurak Labiaga Ikastolakoak dira.

Lehen Hezkuntzakoen maila nagusian, irabazlea ere beratarra izan zen, Jokin Pinatxo. Labiaga ikastolako 6. mailako ikasle honen Riskiren ametsa saritu zuen epaimahaiak. Maila berean, hirugarren Labiaga Ikastolako 5. mailako Aritz Ibarra gelditu zen, Mikelen abenturak izeneko lanarekin. Lehen Hezkuntzako bigarren mailan, irabazlea Uxue Anzizar Labiaga Ikastolako 4. mailako ikaslea izan zen, Leku batetik bestera ipuinarengatik. Hirugarren saria Labiagako 4. mailako Asier Osesentzat izan zen, Nire opari polita ipuina idazteagatik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun