Kanpanolue ikuskizuna ikusgai izanen da abenduaren 30ean Lesakan

Utzitako argazkiak 2007ko abenduaren 21a

Eidabe taldearen ikuskizuna ehun herri baino gehiagotara ailegatu da. TTIPI TTAPA

Tantirumairuko Guraso Elkarteak antolatu du eta txartelak salgai daude dagoeneko

Abenduaren 30ean, Eidabe taldearen “Kanpanolue” ikuskizuna ikusgai izanen da Lesakako frontoian, arratsaldeko 5etatik aitzinera. Tantirumairu ikastolako Otxogorrienea Guraso Elkarteak antolatutako jaialdi honetarako sarrerak salgai daude dagoeneko 2 euroan Lesakako okindegian, Berako Errekalden eta Doneztebeko Blas liburudendan. Egun berean ere salgai izanen da Lesakako frontoian 3 euroan.

2006ko maiatzean estrenatu zen “KANPANOLUE: berbena bat baino gehiago” ikuskizuna eta jadanik Euskal Herriko ehun herri baino gehiagotan egon dira.

Haur eta familiarentzako antzerki musikala da. Dantza eta antzerkigintza biltzen ditu Kanpanolue lanak eta rritmo eta ohitura desberdinak tartekatzen dira agerraldian. 60. hamarkadako doinuak eta erritmoak gogora dakartzan lan honek, garai batean ospetsuak izan ziren musika dantzagarriak berreskuratzeaz gain, dantzarako zaletasuna eta herriko plazetan egiten diren erromerietan, garai bateko giroa berreskuratzeko asmoa ere erakusten du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun