Berako Toki Ona institutuak egitarau zabala prestatu du ortziralean San Juan Bosco ospatzeko

TTIPI TTAPA 2007ko abenduaren 20a

Ortziralean San Juan Bosco lanbide heziketako ikasketen zaindariaren eguna ospatzen da. Hau dela eta, urtero moduan, Berako Toki Ona institutuak hainbat ekitaldi antolatu ditu, eta gainera, lehenengo hiruhilekoaren azken egunarekin bat egiten du. Goizeko 8:30etik 9:50era klasea izanen dute ikasleek eta errekreoaren ondotik hasiko da egitaraua.

Kultur etxean goizeko 10etan showa hasiko da. Denetera 12 taldek parte hartuko dute eta musika, dantza eta antzerkia, besteak beste uztartuko dute. Ondotik mus txapelketa jokatuko dute Txokoan. Goizeko egitarauari segida emanez, eguerdiko 13etan fronteniseko bi partida jokatuko dituzte neska-mutikoek Eztegarako frontoian.

13:30ean pilota norgehiagoka izanen da Ricardo Baroja ikastetxeko frontoian eta tartean saskibaloiko 2 ligen partiduak jokatuko dira kiroldegian. Baina eguneko ekitaldiak ez dira horretan akituko. Eguerdiko 14etan futbitoko 2 ligen partiduak eginen dira kanpo gorrian edo Ricardo Barojako frontoian, eguraldiaren arabera.

Hortaz, kirolak eta ikuskizunek tarte berezia hartuko dute ostiralean Beran. Hasiera batean egun horretan showaren ondotik Etxalarko Oiarburu baserriaren alde egindako saskiaren zozketa egin behar zen, baina bildutakoa espero baino gehiago baita, azkenean Errege bestaren ondotik eginen dute. Dena dela, osteguneko Berriak atalean saskia ikusteaz gain, xehetasun gehiago bilduko dituzue.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun