Nafarroako Gobernuak Interes Kulturaleko Ondasuntzat jo du Lesakako San Martin de Tours elizako organoa eta horrelaxe izendatu du, berriki onartutako Foru Dekretu baten bidez.
Joan den martxoan, organo honen izendapenererako espedientea ireki zen eta 30 eguneko informazio-epea izan zen, baina inork ez zuen alegaziorik aurkeztu. Ekainaren 1eko batzarrean, Nafarroako Kultur Kontseiluko Ondare Historikoaren batzordeak organoa interes kulturaleko ondare izendatzearen aldeko txostena idatzi zuen.
1891n egina, 1950-51n moldatua
Lesakako parrokiako organoa hagitz egoera onean dago. Zaragozako Roqués anaiek egin zuten 1891garren urtean eta 1950 eta 1951 urteen artean, Amezua y Cia lantegiak moldatu zuten. Pinu zurarekin eta metalezko tuboekin egina da eta adituen erranetan, “Roquéstarren organo erromantiko tipikoa da, kalitatezko soinu berezia duena”. Modu berean, Nafarroako musikaren historiarendako instrumentu garrantzitsua omen da, organistika eskola izan baitzen eta bertan ikasi baitzuten Etxebeste eta Taberna maisuek bertan ikasi zutelako”.
Teknikarien ustez, organoaren doinuak aditzeko San Martin elizaren akustikak ere aparteko kalitatea dauka.