Ortziral eta larunbat honetan eginen da Bortzirietako bertso eskolak bederatzigarren aldiz antolatutako Bortzirietako taldekako lehiaketa. Aurtengoan ere bertso maratoia formatuan etorriko da eta zortzi hirukote osatu dira, guztira 24 bertsolari. Ortziral honetan, hilak 21, 20:30ean Espidobaitan eginen da afari berenduaren ondotik hasiko dira kanporaketak. Lau hirukote ariko dira bertsotan, eta larunbatean, Xarutan 13:30ean eginen den bazkariaren ondotik bertze lau hirukoteak lehiatuko dira. 18:30ean Saskin lehen finalerdia jokatuko da, eta 20:30ean Atxaspin bigarrena. 22:00etan barrikotea eginen da Kattun eta ondotik, finala. Otorduetara joateko 618963011 telefonoan eman behar da izena.