Bortzirietako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen eta Euskara Mankomunitateen ekimenez, ludoteka proiektua abiatu zen irailean haurrei heziketa eredugarri bat eskaintzeko asmoz. Bortz herrietan eskaini zen zerbitzua, 3 eta 8 urte bitarteko haur guztiei. Hasiera batean abendura bitarteko egitasmoa zen, baina Eguberriak bukatutakoan, urtarrilaren 8tik aitzinera, ludotekak martxan izanen dira berriz ere. Arantzan, zerbitzu hori astearte eta ortziraletan eskainiko da, 16:00etatik 17:30era. Izen emateko epea joan den astean akautu zen. Argazkia 3 urte baino guttiagokoentzako ludoteka zerbitzukoa da, aitzineko ikasturtean ateratakoa.