Turkiara bidaia

TTIPI TTAPA 2007ko abenduaren 19a

TTIPI TTAPA

Lehenago ere aipatu moduan, hurrengo urteko bidaia gidatua Turkiara eginen da, ekainaren 9tik 19ra. Hala, bidaia horretara joateko asmorik duenak urte berria hasi aurretik izena emateko deia egin da. Bidaiaren nondik norakoak ere emateko moduan gaude.
Ekainaren 9an, Donostiatik Madrilera eta Madriletik Istanbulera, bi hegalditan oporlekura iritsiko dira bidaiariak. Arantzatik Donostiara autobusez joanen dira.
Ekainaren 10ean, bertzeak bertze, Izmir badia ferriarekin gurutzatuko dute. Ondoren, Bursa aldean, Mezkita eta Mauseo Verde delakoak, hiriko monumenturik ikusgarrienak bisitatuko dituzte. Area de Esmirna hirian pasatuko dute gaua.
Ekainaren 11n Efeso hirirantz abiatu eta Templo de Artemisa bisitatuko dute, munduko zazpi leku ikusgarrienen artean dagoen eraikina. Gran Anfiteatro, Celsio Liburutegia eta Adriano Iturria ere ezagutuko dituzte. Efeso museoan egondakoan Denizli hiri aldera joanen dira.
Ekainaren 12an, Pammukale, Konya, Meylana Mauseloa eta Capadocia ikustera joanen dira. Ekainaren 13an Lapadocia hirira joan eta bertako eraikinak ikusteko aukera izanen dute.
Hilaren 17a bitarte Istanbulen egonen dira. San Salvador de Chorako eliza, Edirnekapi auzoa, Pier Loti mendia, Süleyman el Magnifico Mezkita eta Gran Bazar xokoa ikusiko dituzte. 18an turkiar bainu batera joanen dira eta 19an berriro etxera.
Aipatu bezala, izen-ematea lehenbailehen egitea komeni da. Hartuemanetarako telefonoa 948 634030 da (Martin Legarra).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun