Astelehenean betiko legez Olentzeroekin kalejira eginen da bazkalondoan

TTIPI TTAPA 2007ko abenduaren 19a

Eguberri Egunean haurrentzako jokoak eginen dira plazan

Urte honen azken txapan gaude eta Eguberri garaia gainean dugu. Arrazoi batengatik edo bertzeengatik gure artean ez dauden lagunak eta familiakoak gogoan izanen ditugu.
Ohiturari jarraituz, Eguberri bezperan egiten den kantu-kalejirarako gaztetxoak eta helduak prestatzen ari dira. Iaz bezala eskolako ikasle eta irakasleek Olentzero bat aterako dute. Halere, seguraski herriko kuadrilek ere bertze pare bat aterako dituzte.
Bazkalondoan Olentzeroak bizkarrean eta baserritarrez jauntzita herriko hainbat lagun herrian barna kantuan ariko dira eskusoinuaren laguntzaz. Gero, merezitako merienda eginen dute. Biharamunean, Eguberri Eguna, eguerdian plazan elkartuko dira berriz. Jokoak eginen dira eta Eguberrietako abestiak kantatu Olentzeroak aldamenean dituztela. Ondotik, ohitura hala baita, Olentzeroak erre eginen dira. Nolanahi ere, eguraldiaren arabera eginen da hori.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun