Aurtengoan zenbait aldaketekin datoz abenduaren 24ko Olentzero eta jaiotza lehiaketak. Beti bezala, eguerdian eginen dira lehiaketak, baina sari banaketa arratsaldez eginen da, 17:00etan eta plazan egon beharko dute parte hartu duten Olentzero nahiz jaiotzek. Honekin, arratsaldean ere Olentzeroak karrikaz karrika ikustea da Udalaren helburua, Koldo Erkizia alkateak aipatu digunez. Jaiotza lehiaketan, lehen aldiz, bi kategoriatan banatuko dira: 10 urte artekoak eta 11 urtetik goitikoak. Sariak ere handiagoak izanen dira aurten. Erraterako, 16 urtetik goitiko Olentzero irabazleak, arratsaldean musika bandarekin desfilatzeko eskubideaz gain, 300 euro irabaziko ditu.