Feria bezperan egin zuen aurkezpen ofiziala Lesakako Osasunaren peñak. «Bortzirietako Gorriak» izena hartu du eta aurkezpenera Osasunako hiru jokalari agertu ziren: Carlos Alberto Vela mexikarra, Igotz Garde baztandarra eta aita lesakarra duen Oier Sanjurjo. Peñak 2 eta 80 urte arteko laurogei bazkide ditu eta Egoitz Telletxea da presidentea. Egoitza, berriz, Koxkilla ostatuaren lehenbiziko solairuan dute.