Lesakako Zerbitzuen Elkarteak antolatutako Astean, eskaparate lehiaketa egin zen. Bozketetan parte hartu zuten pertsonen artean, udal igerilekuetarako urte baterako bono bana zozketatu zen eta Pili Retegi Larretxea eta Ebarista Telletxea Tapia izan ziren saridunak. Aipatzekoa da Eskaparateen lehiaketan Txirula loredendak lortu zituela botu gehien, 233. Ondotik, Telletxea argazki dendak 142 botu eskuratu zituen eta Kuttuna dendak 117 botu.
Aste horretan ere bertze promozioa egin zen. Elkarteko dendetan erosketak egin zituztenek, ehuna euroko hiru erosketa baleren zozketan sartzen ziren. Honela, Antxordoki ileapaindegian gastatu beharreko 100 euroko balea Maite Gaztelumendiri egokitu zaio, Ordoki altzari dendarakoa Karmentxu Inziarteri eta Iñaki janaridendan gastatu beharrekoa Ane Gurrutxagari.