Abesbatzaren kontzertua

TTIPI TTAPA 2007ko abenduaren 19a

Berako abesbatzak abenduaren 2an Donostiako Queimadako Kofradiak egindako 14. kapituluan parte hartu zuen. Abesbatza kofradia honetako Ohorezko Kofrade izendatu zuten 2005ean eta aurten, Donostiako Udaletxean kide berriak izendatzeko egindako ekitaldian parte hartu zuten. Maria Barredoren zuzendaritzapean, euskara, galego eta gazteleraz hiru kantu eskaini zituzten. Horrez gain, larunbatean, hilak 22, kontzertua eskainiko du San Jose Zahar Etxean 17:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun