Errandonea txapeldun Lizarran

TTIPI TTAPA 2007ko abenduaren 19a

TTIPI TTAPA

Abenduaren 9an jokatu ziren Lizarrako VI. Lau t’erdiko Txapelketako finalak, benjamin (99koak eta 98koak), alebin (97 eta 96koak) eta infantil mailan (95ekoak). Bortzirietako bi ordezkari baziren finaletan, eta tartean beratar bat. Gainera txapela eskuratuta etorri zen. Alebin 97koan Ander Errandonea herritarrak Iruñeko Joanes Bakaikuri 18-16 irabazi zion. Hirugarren urtea zuten elkarren aurka jarraian, eta aitzineko bi urteetan Errandonea azpitxapeldun gelditu bazen ere, oraingoan, txapela janztea lortu zuen. Argazkian Unai Zamorano lesakarrarekin ageri da Ander —ezkerrekoa—. Lesakarra, infantil mailan azpitxapeldun izan zen, Olano leitzarraren kontra 15 eta 18 galdu ondotik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun