Erbi ehizarako debekua

TTIPI TTAPA 2007ko abenduaren 19a

Berako Ehiza eta Arrantza Elkarteak abenduaren 4tik aitzinera, zonalde batean erbi ehizan aritzea debekatu du. Horrela, muga honen hegoaldean ezin izanen da ehizatu: Euskaldunako bidegurutzea, Altzateko plaza, Malet Ostatua, Aranzuri, Maritxera doan erreka jarraituz Maritxenea, Ontzarri, Oiarnu eta Kondendiaga. Hegoaldetik Sara eta Etxalarko mugetaraino hedatzen da debekua. Abenduaren 23tik urtarrilaren 31ra bitartean inguru horretan zakurrekin ibil daiteke baina eskopetarik gabe. Gainerako ehiza-barrutian aurreko urtetan bezala ehizatu ahal izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun