Urtea bukatzeko egun gutti falta dira eta urtero bezala, garai honetan ospakizun bereziak izanen ditugu. Hilaren 24an, Olentzerori ongi etorria eginen diogu eta horretarako arratsaldean herriko haurrak Eguberri kantak abesteko bilduko dira. Aurten 17:30ean Herriko Etxeko Plazan elkartuko dira denak. Ilunabarrean gazte eta helduak aterako dira herriko karriketan abesteko. Urteko azken egunean, berriz, bi ekitaldi ezberdin izanen dira: Glin-glan eta Diostesalbea. Arratsaldez haurrak auzoz auzo eskean ibiliko dira. 15:00etatik aitzinera etxeko atarietan glin-glan, glin-glan, duenak ez duenari eman kantatuko dute eta goxokiak bilduko dituzte. 18:00ak jotakoan, aldiz, gazte eta helduak kantuan ibiliko dira urte zaharra agurtu eta berriari ongi etorria emateko.