Eguberrietako entzunaldiak izanen dira Berako Musika Eskolan

TTIPI TTAPA 2007ko abenduaren 17a

Astelehen, astearte eta asteazken arratsaldeko 17:30etik aitzinera

Berako Isidoro Fagoaga udal Musika Eskolako Eguberrietako kontzertuekin segituz, astelehenean, abenduaren 17an, bibolina, klarinete eta saxofoiko entzunaldia izanen da arratsaldeko 17:30etik aitzinera. Honela, Nahia Gartziak bibolinarekin, Thomas-en “Gavotte from Mignon” joko du, pianoan Maria Jose Bergara irakaslea lagun duela. Oier Zapiain saxofoijoleak, “Nana de Santa Margarita” herrikoia joko du. Jone Olaetxea bibolinjoleak, Seitz-en bigarren kontzertua eskainiko du, pianoan Mari Jose Bergara lagun duela. Joseba Perez saxofoijoleak, Wastal-en “Corumbá” joko du eta Cristina Bergman bibolinjoleak, Ten Haveren “Allegro Brillante” joko du, Mari Jose Bergara pianojolearen laguntzaz. Olatz Etxepare klarineteak, “En la granja” eta “Ranroberran” piezak joko ditu; Katti Irastorza eta Oihana Sarrateak “Pastela” eta “Dúo” joko dituzte; Unai Amorosek klarinetearekin Oskorriren “Furra Furra” joko du eta Unai berak, bibolinarekin, Brahms-en “Waltz” joko du. Hodei Hernando saxofoijoleak, Mac Dawell-en “To a wild Rose” joko du, Sara Maritxalar bibolinjoleak The Corrs-en “Silver Strand” eta, emanaldia akautzeko, Asier Garcia Saxofoijoleak, Loniguyren “Cherry Pink and Apple Blossom white”.

Asteartean, piano eta teklatu entzunaldia

Astearte arratsaldeko 17:30eta hasiko den piano eta teklatu entzunaldiari dagokionez, Carmen Moreno eta Nahia Rivero piano ikasleek, Maria Jose Bergara irakaslearen laguntzarekin arituko dira bakarka nahiz binaka. Teklatuan Zuhatz Larrondok ere, irakaslearen laguntza izanen du. Ondotik, Amaia Abuinek teklatuarekin eta bere alaba Onintza Zapiainek trikitixarekin “Gaueko izar” joko dute. Josebiñe Agirrek teklatuarekin “Pintto pintto” eta “Winter” joko du; Maialen Ruizek pianoarekin “Chanson de l’abeille”; Maialen Ruizek eta Naiara Dagerrek “Ator Ator” joko dute teklatuarekin eta Naiara Dagerrek bakarka “Story” joko du. Hodei Unsion pianojoleak, Mozart-en “Tema” eta “Chico excelente” herrikoia joko ditu; Gloria Sanchezek, “Cancion oriental” pianoarekin eta “Piratas del Caribe” teklatuarekin eta Jokin Pinatxok pianoarekin eta Ane Eltzaurdiak txistuarekin, “Gernikako arbola” joko dute. Irati Errandoneak pianoarekin Frank Sinatraren “My way” joko du bakarka eta Englanden “Greens leeves” Jaione Etxaberekin duo eginez. Alaitz Aguilarrek, pianoarekin, Jean Iriren “Estudes amusantes numero 1” joko du eta Alaitz Aguilarrek eta Izaro Iriartek pianoarekin, Aitziber Esnaola eta Maddalen Jimenezek akordeoiekin, Mikel Morenok eta Mikel Esnaolak perkusioan eta Ioar Taintaren ahotsarekin “Habanera” eskainiko dute. Ondotik, berriz ere pianoen txanda izanen da. Maddi Ugaldek Bertiniren “Etude OP 100 numero 8” joko du; Idoia Martinez eta Maddi Ugaldek Martinen “Plaisir d’amour”; Idoia Martinezek Bertiniren “Estudio OP 100 numero 4”; Iratxe Esparzak Bryan Adams-en “Robin Hood”; Irene Martinezek, Kaciaturian-en “Andantino” eta “Birjina maite” herrikoia; Izaro Iriartek Bertiniren “Estudio numero 18 OP 100” eta emanaldia akautzeko, Iratxe Esparzak pianoarekin, Maddalen Jimenez eta Elixabet Irazokik akordeoiarekin, Uxua Anduezak kitarrarekin eta Itxaro Errandoneak ahotsarekin “Oriko xoria” eskainiko dute.

Eguberrietako kontzertua asteazkenean

Asteazkenean ere, arratsaldeko 17:30etan hasiko da Eguberrietako kontzertua. Lehenik, 6 urteko eta prestakuntzako ikasleek, Musika Hizkuntzako lehenengo eta bigarren mailako ikasleek eta 3 eta 6 urte arteko musika eta mugimenduko ikasleek Xanti Espinaren “Mendi aldetik datoz” joko dute. Ondotik, Sara Maritxalar, Nahia Garcia, Unai Amoros eta Jone Olaetxea bibolin ikasleek “Down by the Sally Gardens” joko dute, Mari Jose Bergara irakaslea pianoan lagun dutela. Idoia Martinezek pianoarekin eta Maddi Ugaldek teklatuekin Alai Silvestriren “Forrest Gump” joko dute; Elixabet Irazoki eta Maddalen Jimenezek akordeoiarekin, Iratxe Esparzak pianoarekin, Uxua Andueza kitarrarekin eta ahotsarekin eta Itxaso Errandoneak ahotsarekin, “Oriko xoria” eskainiko dute. Ondotik, Sorotan Beleren “Amaren besoetan” joko dute Joseba Zabaletak akordeoiarekin, Ainhoa Retegik pianoarekin eta Alaitz Arribillagak ahotsarekin. Gero, Abesbatza taldeak, Bustoren “Gabaren erdian”, “A ka I ha na” japoniar herrikoia eta Sarasolaren “Gau ilunak ez badu” kantatuko dituzte. Trikitixa taldeak, “Olentzero” eta “Ai Oi gauaren” Eguberrietako kantuak joko dituzte; akordeolari taldeak “Felix Navidad” eta txistulari taldeak “Bitxore”, “Errenderikoa” arin-arina, “Santa Zezilia” biribilketa eta “Oilarra kanta kantari”. Eguberria kontzertua akautzeko, perkusio taldeak “Afrokada” joko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun