N-121A errepidea erabat itxiko da astearte eta ortzegun eguerdian

TTIPI TTAPA 2007ko abe. 17a, 15:43

N-121A errepidea, Bera eta Endarlatsa artean, berritzeko lanetan, leherketak direla eta bidea erabat moztuko dute asteartean, eguerdiko 12etatik 14:00etara eta ortzegunean, goizeko 11etatik 13:00etara. Horrelaxe jakinarazi du Nafarroako Gobernuko Herrilan, Garraio eta Komunikabidetako Departamentutik.

Zehazki, asteartean, 70garren kilometro inguruan eginen dira leherketak eta ortzegunean 68garren kilometro inguruan. Dena den, bidea erabat moztuko dela kontuan hartuz, bi egunotan bertze bideak erabiltzea aholkatu dute. Horretaz gain, obra hauek direla eta, aste osoan, goizeko 9:00etatik arratsaldeko 19:00etara, txandaka emanen da bidea Igantzi eta Endarlatsa arteko hainbat lekutan, batzutan semaforoen bidez.

Beti bezala, Nafarroako Gobernutik kontuz eta bide seinaleak errespetatuz gidatzea eskatu dute eta errepideei buruzko informazio eguneratua eskaintzen du www.cfnavarra.es/obraspublicas web-orrian eta 900 400 100 doaneko telefonoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun