Gure Txokoak 3-0 irabazi zion Beti Gazteri Bortzirietako futbol derbian

TTIPI TTAPA 2007ko abe. 16a, 19:08

Beratarrek lehen zatiko azken bortz minututan sartu zituzten hiru golak

Gure Txokoak 3-0 irabazi zion Beti Gazteri larunbat arratsaldean Matzadan jokatutako Bortzirietako futbol derbi nagusian. Bortz minutu eskasetan laburbildu daiteke partiduak eman zuena. Izan ere, lehen zatiko azken bortz minututan, ordura arte joku eta aukera handirik gabeko partida irauli eta erabaki baitzuen etxeko taldeak, IƱaki Irazoki, Jon de la Cruz eta Eskuderoren hiru golekin. Bigarren zatia soberan izan zen. Beti Gaztek ez zuen inoiz arrisku itxurarik eman eta Gure Txokoak lan handiegirik gabe eutsi zion markagailuari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun