Bai Euskarari zozketa egin da Bortzirietan

TTIPI TTAPA 2007ko abe. 14a, 11:22

Sariak urtarrilaren 20a baino lehen eskuratu behar dira

Bai Euskarari Ziurtagiria duten Bortzirietako saltoki, enpresa eta era guzietako erakundeek kide eta bezeroen leialtasuna eskertu nahizik Bai Euskarari zozketa egin da aurten ere. Hain zuzen, Arantzako Herriko Etxean egin da zozketa, abenduaren 13ko eguerdiko 12etan, udal idazkariaren aitzinean.

Honela, Bereau hotelean lau lagunentzako otordua 13.088 zenbakiari egokitu zaio eta Oskar Txoperena aseguru etxeak banatu du. Kalotxa zapata-dendan 60 euroko erosketa 12.287 zenbakiari egokitu zaio eta Bortziriak etxe-tresna dendan banatu da eta Manuel Taberna edariak enpresaren eskutik, ardo kutxa bat 02.309 zenbakiari suertatu zaio eta San Joan Xar Kooperatiban banatu da.

Saridunek Bortzirietako Euskara Mankomunitatera deitu beharko dute, 948 634125 telefonora, 2008ko urtarrilaren 20a baino lehen. Ordurako ez badira zenbaki saridunak agertzen, sariak eman gabe geldituko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun