Berako Musika Eskolako trikitilari eta akordeolariek emanaldia eskainiko dute ortzegunean

TTIPI TTAPA 2007ko abenduaren 12a

17:30etik aitzinera hasiko da Eguberrietako kontzertu hau

Berako Udal Musika Eskolak ortzegun honetan, abenduaren 13an, akordeoi eta trikitixa entzunaldia antolatu du, arratsaldeko 5:30ean. Lehenik, Oihana Leiza, Ane Pacheco, Paula Artieda, Alaitz Aranibar, Oihana Uhartemendia, Maria Iantzi eta Janire Loinaz trikitilariak eta Joseba Bertiz atabalariak “Beti eskamak kentzen” eta “Inge…Beti alai” joko dute. Ondotik, Leire Iriarte trikitilariak eta Ane Osua panderojoleak “Ibaineta gainean” joko dute. Saioa Ugalde, Onintza Zapirain eta Irati Fagoaga trikitilariek eta Ainhoa Larretxea panderojoleak “Basatxoritxu” joko dute; Ane Osua eta Oihana Amorosek “Xarmengarria”; Ane Bereau trikitilariak “Zoionak” eta Ane Fagoaga akordeolariak “Anai Xanti”. Gero, Ane Fagoaga, Maialen Larrañaga eta Arantxa Larrañaga akordeolariek eta Oier Novales tronpetak “Din Dan Don” joko dute eta Arantxa eta Maialen Larrañaga ahizpek “Pintto pintto” joko dute akordeoiarekin.

Segidan, Aitziber Esnaola eta Maddalen Jimenez akordeoiarekin, Mikel Moreno eta Mikel Esnaolak perkusioan, Alaitz Aguilar eta Izaro Iriartek pianoan eta Ioar Taintaren ahotsarekin Xabier Leteren “Habanera” eskainiko dute. Janire Andres, Eila Sagastibeltza, Ainhoa Larretxea eta Maider Fagoaga trikitilariek “Ikusi mendizaleak” joko dute, Maider Fagoaga eta Eila Sagastibeltzak “Lantzeko Inhauteria”, Sarai Etxarte eta Ainhoa Larretxeak “Maitetxu” eta Oihana Eltzaurdia eta Maider Fagoagak “Cielito lindo”. Ondotik, Ainhoa Larretxeak trikitixarekin, Joseba Bertizek atabalarekin eta Janire Andres eta Oihana Eltzaurdiak ahotsarekin “Gurasoak euskaraz” eskainiko dute.

Pantxo eta Peioren “Oriko xoria” eskainiko dute Maddalen Jimenez eta Elixabet Irazoki akordeolariek, Uxua Andueza kitarrak, Iratxe Esparza pianojoleak eta Itxaro Errandonearen ahotsak.

Eguberrietako kantak

Eguberrietako kanten txanda etorriko da gero. Maria Iantzi eta Janire Loinaz trikitilariek eta Joseba Bertiz atabalariak “Horra Mari Domingi” joko dute; Irati Fagoaga, Saioa Ugalde, Maider Fagoaga, Onintza Zapiain trikitilariek eta Amaia Abuin pianojoleak “Gaueko Izar” eta gero,, “Oilarra kantari”, “Din dan don”, “Ator ator”, “Olentzero” eta “Ai oi gauaren” kantuak joko dituzte Maider Fagoaga, Oihana Uhartemendia, Alaitz Aranibar, Sarai Etxarte, Janire Loinaz, Paula Artieda, Oihana Eltzaurdia, Maria Iantzi, Oihana Leiza, Ainhoa Larretxea, Ane Bereau, Ane Pacheco, Janire Andres, Ane Osua eta Eila Sagastibeltza trikitilariek, Inaxio Fagoaga, Carlos Pacheco, Arantxa Agirre eta Igor Telletxea pandero joleek, Joseba Bertiz atabalak eta Mikel Moreno bongo joleak. Beraz, Berako Musika Eskolako guraso eta seme-alabek elkarrekin akautuko dute Eguberrietako emanaldi hau.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun